Adunatarrak: Hemen doa prestatu dugun testua. Zerbait aldatu, erantsi, argazkiten bat jarri edo osatu nahi baduzue, libre zarete nahi duzuena egiteko, testu hau ahal dugun txukunen egon dedin.
Irunen erromatarren hiri bat agertu da. Hiri horren izena Oiasso zen eta horregatik Irunen museo bat dago. Oiasso Mare Externum izeneko itsasoaren portu inportantea zen, behin K.a I mendean Tarrakorako galtzada eraiki zenean, meak garraiatzeko eta salerosketan aritzeko. Gu erromatarren museoa ikustera joan ginen Irunera. Irunen orain dela urte batzuk aztarnak aurkitu zituzten eta orduan jakin zuten erromatarren hiria zegoela. Han ikusi genituen gauza guztiak hemen idatzi ditugu pausoz-pauso. Ikusi eta ikasi!
Estrabon, geografo erromatarrak Oiasso izeneko hiri bat zegoela idatzi zuen. Garai hartako Euskal herriko biztanleak Baskoiak eta Barduliarrak ziren, baino erromatarrak “Mendiko biztanleak” deitzen zieten. Estrabonek idatzi zuen mendiko biztanle horiek ile luzea zutela, ezkurrak jaten zituztela, eta ez zutela beste jendeekin harreman handirik. Baina Estrabonek idatzitako guztia egia ez dela dakite, erromatarren aurretik zeuden herritan, Euskal Herritik kanpoko harremanen emaitzak aurkitu direlako, adibidez: garai hartako burnizko igitaia eta lepoko bateko bidriozko perla urdin bat Albiztur ondoko Intxurren aurkitu dira, urrezko piezak Eskoriatzan, jostorratza bat eta pisu bat ere aurkitu dira; Horrek esan nahi du garai hartan merkataritza ere bazegoela. Euskal Herrian urrea eta bidrioa ez zegoenez, horrek esan nahi du kanpoko jendearekin harremana zutela eta kanpotik ekartzen zutela bai urrea eta bai bidrioa.
Portua: Oiassotik gertu, oraingo Oiartzunen Arditurri meategiak zeuden. Erromatarrek meategi horiek ustiatu zituzten, eta hango beruna eta gehienbat zilarra hartzen zuten. Erromara eramateko Oiasson portua egin zuten, eta horrekin batera Oiasso hiria.
Oiasson portua zen inportanteena, portuarekin Inglaterrarekin lotuta zeuden, eta lurrez Tarragonarekin. Mediterrano itsasoari Mare Nostrum eta Atlantikoari Mare Externum deitzen zien.
Oiasson aurkitu dira portuko biltegiak. Horien barruan portutik ekartzen zituzten edo eraman behar zituzten gauzak biltzen ziren. Modu desberdinak zeuzkaten merkantziak gordetzeko. Zenbait ontzi klase aurkitu dira, adibidez: Anforak, estuak eta punta finez bukatzen ziren ontzi mota bat zen, eta finak egin zituzten bata bestearen gainean jartzeko. Bertan, olioa, ardoa... garraiatzen eta gordetzen ziren. Doliak ziren beste ontzi klase bat: buztinez egindako ontzi handi batzuk ziren, eta janaria kontserbatzeko eta biltegietan gordetzeko balio zuten. Bertan kanpotik ekarritako azeitunak, melokotoiak... eta hemengo zerealak, gordetzen ziren. Doliak biltegian egoten zirenean, erdiraino lurperatuta zeuden fruituak freskoak egoteko, lurrak tenperatura ona zuelako.
Azeitunen eta melokotoien hezurrak aurkitu dira eta horri esker dakigu horrelako fruituak beste tokietatik ekartzen zituztela, horrelako fruituak hemen ez zeudelako, eta fruitu horiek barkuetan ekartzen zituzten.
Portuan horizontalean jarritako egur batzuk zeuden barkuak atrakatzeko eta barkuak konpontzeko. Barkuetan pertsonak etortzen ziren meategietan lan egitera.
Portuan Portorium deitzen zen ofizina antzeko bat zegoen. Han portuaren aduana zegoen. Barku guztietako merkantziak guztiak kontrolatzen zituzten. Merkantzi kopuruaren arabera diru kopuru bat ordaindu behar zuten. Gero ordaindutako merkantziari zigilu antzeko bat jartzen zieten, jakiteko ordainduta zegoela.
Garai hartan arrantzaleak egoten ziren. Emakumeek sareak egiten zituzten arrantzaleak arrainak harrapatzeko.
Herria: Erromatarrek bere herri guztiak berdin egiten zituzten, eta Oiasso ere modu berean egin zuten:
Bi kale nagusi egiten zituzten, bat Mendebaldetik Ekialdera eta bestea Hegoaldetik Iparraldera. Bi kaleak elkartzen ziren lekuan termak eta foroak egoten ziren.
Termak bainu publikoak ziren. Erromatarrak ohitura zeukaten termetara joateko eta han, hitz egin, denbora pasa, bainatu... egiten zuten. Gizonezkoak ordu batzuk zituzten termetara joateko eta gero emakumezkoen txanda zen. Termen barruan hiru piszina zeuden: Frigidarium (ur hotzarena), Kaldarium (ur beroarena) eta Tepidarium (ur epelarena). Bertan saunak eta aldagelak ere bazeuden. Erromatarren herritan komun publikoak egoten ziren. Oiasso museo ondoan Oiassoko termak agertu dira.
Foroa herri erditan egoten zen plaza nagusi eta publikoa zen. Bertan erosketak egiten ziren, emakumeak ilea apaintzen zuten, herrian gertatutako azken berriak jakiten zituzten, hitzaldi politikoak ere bertan egiten ziren eta azkenik herriko edozein zeremonia ere han ospatzen zen, ondoan tenplua egoten zelako.
Oiasson egin dituzten indusketen artean erromatarren gauza asko aurkitu dituzte eta horietako asko Oiasso museoan daude. Guk hauek ikusi ditugu:
Txanponak edozer gauza erosteko, bidrioa eta perfumeen anfora txikiak, zilarrezko pultserak, brotxeak, peinetak, apaingarriak, hilea lotzeko orratzak, zilarrezko besokoak, eraztunak, egurrezko orraziak, zorriak kentzeko orraziak, sandaliak, botoiak, langileen iltzeak, pikua, txintxetak gauzak zintzilik jartzeko, forma eta tamaina desberdineko zeramikako ontziak, gaua argitzeko kriseiluak, armarioen heldulekuak, jolasteko tortolosak eta hezurrezko dadoak... Itsasoan brontzezko lau jainko erromatar aurkitu dituzte: Isis ilargiaren jainkosa, Minerba jakituriaren jainkosa, Marte gerrarena jainkoa eta Elios eguzkiaren jainkoa.
Nekropolia: Oiassoko aztarna garrantzitsua Ama Xantalen baselizan aurkitutako erromatarren nekropolia da. Nekrok hildakoa esan nahi du eta polik herria, beraz nekropolia hilerria da, hildakoen herria. 1981an indusketak egiten hasi ziren eta gauza harrigarriak aurkitu zituzten: Errautsez eta objetu pertsonalez beteriko 106 hilkutxa aurkitu zituzten. Gizonen hilkutxen barruan errautsekin batera hiltzeak eta lantzak aurkitu dira eta emakumeen hilkutxen barruan errautsekin batera belarritakoak eta ileko horratzak aurkitu dira. Bazegoen mausoleo baten barruan bidriozko ontzi handi bat eta horren barruan bidriozko perfume ontzi txiki batzuk, horregatik pentsatzen da pertsona garrantzisua izango zela mausoleo horretan lurperatuta zegoena. Mausoleoa garratzitsua den pertsona baten hilobia da.
Erromatarrek hilerriaren gainean tenplu bat eraiki zuten eta tenplu horren gainean X mendean eliza bat eraiki zuten, eta bere gainean orain dagoen Ama Xantalen eliza.
2011-01-27
2011-01-13
Aintzinaroa bukatzen
Kaixo Berrobitarrok, urteberrion danoi!!
Zer moduz zaudete? Ikusten deu oporretan ere erromatarrekin jardun dezutela. Zuen bideoak ere ikusi ditugu eta asko gustatu zaizkigu zuen aurkezpenak. Guk aste honetan eta hurrengoan aintzinaroarekin bukatzeko asmoa daukagu (erromatarrak iberiar penintsulan sartu aurretik zeuden zeltiar, feniziar, greziar... taldeei buruz lan egin dugu eta laister hasiko gara erromatarrekin. Hurrengo astean elkar ikusteko gogoarekin gaude gu ere!!!
Zer moduz zaudete? Ikusten deu oporretan ere erromatarrekin jardun dezutela. Zuen bideoak ere ikusi ditugu eta asko gustatu zaizkigu zuen aurkezpenak. Guk aste honetan eta hurrengoan aintzinaroarekin bukatzeko asmoa daukagu (erromatarrak iberiar penintsulan sartu aurretik zeuden zeltiar, feniziar, greziar... taldeei buruz lan egin dugu eta laister hasiko gara erromatarrekin. Hurrengo astean elkar ikusteko gogoarekin gaude gu ere!!!
2011-01-11
Erromatarrekin hasten
Kaixo Adunatarrak!
Zer moduz pasa dituzue Gabonetako oporrak? Guk oso ondo pasa ditugu, nahiz eta azkarregi joan zaizkigun.
Guk ikasle bakoitzak, oporretan Asterixen bi liburu irakurri ditugu, eta gauza pilo bat ikasi dugu erromatarrei buruz:
Konkistadoreak zirela, presoak edukitzen zituztela pertsona batzuk, armaz josita ibiltzen zirela, ejertzitoan jende pilo bat zirela, jauregi handitan bizi zirela, eta azkenik erromatarrek idazkera ekarri zutela.
Bueno hau esanda, datorren ostegun arte, Iruneko bidean ikusiko gara 9: 15ean. Agur.
Zer moduz pasa dituzue Gabonetako oporrak? Guk oso ondo pasa ditugu, nahiz eta azkarregi joan zaizkigun.
Guk ikasle bakoitzak, oporretan Asterixen bi liburu irakurri ditugu, eta gauza pilo bat ikasi dugu erromatarrei buruz:
Konkistadoreak zirela, presoak edukitzen zituztela pertsona batzuk, armaz josita ibiltzen zirela, ejertzitoan jende pilo bat zirela, jauregi handitan bizi zirela, eta azkenik erromatarrek idazkera ekarri zutela.
Bueno hau esanda, datorren ostegun arte, Iruneko bidean ikusiko gara 9: 15ean. Agur.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)