2011-06-20
Aitona-amonen garaia
Maria eta Martinen bisita
Gerra Zibilaren inguruan lana egin dugu. Eta horregatik 2011ko ekainaren 14ean Arbideko Martin Iturriza eta Soroneko Maria Etxeberria etorri ziren gure eskolara, LH 5 eta 6.mailakoen gelara. Martin Seskea baserrian Berrobin, eta Maria Izaskungo Ibarburu baserrian pasa zuten haurtzaroa. Martinek eta Mariak gerrako oroitzapenak kontatu zizkiguten eta gu oso gustora egon ginen beraien bizipenak entzuten, eta asko ikasi dugu.
Martinek kontatu zigun garai hartan 11:30 etan puntuan kotxe bat pasatzen zela egunero Berrobiko karreteratik eta orduan herritar guztiak kotxeari begira egoten zirela denak nola pasatzen zen begira.
Eta Etxabeko autobusa pasatzen zen, bete-beteta joaten zen autobus gainaldea eta dena. Pake garaian papelerako kamioia egunero pasatzen zen, bertako trastez beteta . Jendeak esaten zuen gerra hasi behar zela, beraz gerra hasi zenean, papelerako kamioia soldaduz beteta hasi zen pasatzen.
Gerra hasi zenean, Nafarroatik soldadu batzuk etorri ziren Berrobira eskopetakin, Martin jolasten zegoen Seskea baserriaren inguruan, han bizi bait zen, soldaduak agertu zirenean. Soldaduak Seskeatik pasa zirenean, Martinek eta bere familiak beldurra zuten ez zekitelako zer egingo zieten Soldaduek, baina egin zuten bakarra ur piska bat eskatzea izan zen. Berrobin janari pixka bat eta ura hartu zuten soldaduek eta joan egin ziren Ibarra aldera.
Martinek kontatu zigun Berrobitik mutil gazteak joan zirela soldadu gerrara, Martin eskolan zazpi urterekin hasi zen baina bere bi anaiak soldadu joan zirenez gerrara, berak hamabi urtekin eskola utzi behar izan zuen, etxean, hau da Seskean lan gehiegi zegoelako. Baita ere esan zigun Berrobitik gerrara joandako guztietatik bi hil zirela.
Gerra hasi baino lehenago Mariaren osaba Frankoren aldeko reuniotan ibiltzen zen. Gerra hasitakoan Mariaren osaba beldurtu zen beste bandokoak fitxatuta zutelako, beraien kontra egiteagatik, bera horregatik etxean gordeta egoten zen. Etxean denak beldurrez zeuden pentsatzen zutelako baserrian soldaduak sartuko zirela eta osaba aurkituko zutela.
Apaizak sermoi batean esan zien herrikoei denak batzeko eta elkar ondo babesteko.
Jendeak esaten zuen ateak eta lehio guztiak itxita mantentzeko soldaduak pasatzen zirenean. Mariaren etxe ondotik soldaduak pasatzen zirenean, pausoak etxe barrutik entzuten ziren, eta beldurra zuten bere etxera sartuko ote ziren.
Frankistak Nafarroatik Tolosaruntz etorri ziren eta aurrena Berrobitik pasa ziren, gero aurrera segitu zuten Ibarra iritsi arte. Tolosara sartu nahi zuten, baina Tolosan beste bandokoak zeuden eta ez zieten uzten sartzen. Hemezortzi egun egon ziren Tolosara sartu nahian. Berrobitik eta Izaskundik tiroak entzutzen ziren hemezortzi egun horietan. Tolosara sartu zirenean Izaskun eta Leaburun kanpaiak jo zituzten eta Maria gogoratzen da nola jotzen zituzten bi herritan kanpaiak.
Francoren tropak Tolosaldea lortu zutenean, abioiak hasi ziren egunero Andoain aldera bonbak botatzen. Martinek kontatu zigun bonben eztandak Berrobitik entzuten zirela.
Gerra bukatu zenean, dena txikituta zegoenez, janari gutxi zegoen herritan. Janari gutxi zegoenez, herrian janari guztia banatzen zen. Familia bakoitzari razionamendu kartila ematen zitzaion, eta kartila horretan jartzen zuen familiaren tamainaren arabera hainbat janari ematen zitzaiola. Banatutako janaria ez zen herrian zegoen guzti-guztia, Jauntxoek beti janari gehiago zutelako besteek baino, eta gainera, beraiek hartzen zituen janari goxoenak eta hoberena berarentzako.
Gose handia zegoen garai hartan. Ogia beharrean, arto irinarekin egindako bollo zistrin batzuk edo ogi beltza jaten zituzten.
Militarrek ez zieten uzten janaria eta bestelakoak gordetzen edo trukatzen, orduan estraperloa egiten zuten. Estraperloa zera zen: ezkutuan edo gauean inork jakin eta ikusi gabe janaria eta bestelakoak trukatzea edo erostea.
Gau batean, Martin eta bere aita joan ziren Gaztelura irinez betetako zaku bat hartzera inor konturatu gabe, estraperloan.
Martin Afrikara joan zen soldaduska egitera, gerra ondoren. Afrikako kaleetan jendea zegoen ogia saltzen, eta Martin asko harritu zen, bere herrian ez zegoelako ogirik, bakarrik artoz egindako boio txiki bat edo ogi beltza jaten zuten. Afrikatik bueltatzean ogi bat ekarri zuen handik etxerako opari .
Suscribirse a:
Entradas (Atom)