2010-11-25

ARBILEKO KOBA


Kaixo lagunok!

Bai Juantxoren bisita bai eta zuek egindako lana asko gustatu zaigu eta asko balio izan digu. Ze ondo pasa genuen zuekin!! Ematen ari garen gaiarekin lotuta ikasturte hasieran Arbileko koban egindako argazki hau bidaltzen dizuegu. Koba hau Lasturreko bailara dago eta Debatik Lasturrera egindako txangoan bisitatu genuen. Koba honetan eta inguruko beste askotan paleolitikotik gizakia bizi izan zela pentsatzen da. Oso oso leku polita da!

2010-11-20

Historiaurrea gure inguruan

 
Juantxo Agirre arkeologoa eta Aranzadiko idazkaria gure eskolara etorri zen eta Euskal Herriko historiaurrea eta gehien bat, Tolosaldeko historiaurreari buruz hitz egin zigun. Hemen idatzi dugu guk jasotakoa. Zerbait gehiago erantsi nahi baduzue, edo zerbait gaizki badago, lagundu dezakezue  testua hobetzen.
Lezetxiki kobazuloan (Arrasaten), Jose Miguel Barandiaranen eskutik, indusketa garrantzitsuak egin zituzten. Lezetxiki kobazuloan, Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak aurkitu zituzten. Hil zenean 30 urte gutxi gora behera zituen emakume baten besahezurra aurkitu zuten, 150.000 urtekoak hain zuten. Hainbeste azterketa eginda, konprobatu zuten Homo Heidelbergensis espeziekoa zela . Neantherthala baino lehenago bizi izan zen espeziekoa.
Arrasaten bi kobazulotan gizakien hezurdurak, harrizko tresnak eta animalien hezurren aztarnak topatu dituzte han, gehienak leizeetako hartzaren, leizeetako lehoiaren hezurrak, eta beste kobazulo batean, errinozeronte eta lehoien hezurrak aurkitu dira ere. Horrek esan nahi du, garai haietan, gure herritan animali haiek bizi zirela.
Juantxo Agirre arkeologoak esplikatu zigun Tolosaldean dauden gizakien lehenengo aztarnak nolakoak diren, horiek adierazten bait digute lehenengo “tolosarrak” nola bizi ziren . Eroski parean lantegi bat bota zuten, eta etxeak egiteko asmoa zeukaten, baina Juantxok susmoak zeuzkan hor fosil batzuk egongo zirela, indusketa egin zuten eta aztarna oso interesgarriak aurkitu zituzten. Aztarna horiengatik jakin zuten gauza asko:
Orain dela 9.000 urte, hau da, Goi Paleolitoan, Eroski parean Oria ibaiaren ertzean egoten zirela ehiztariak. Leku hartara hartzak joaten ziren izokinak eta amuarrainak jatera eta orduan ehizatu egiten zituzten. Zaldiak eta elur oreinak ere ehizatzen zituzten. Udaran ehiztariak Donostira joaten ziren itsas txakurrak eta baleak ehizatzera. Zaldiak, hartzak, itsas zakurrak, baleak eta elur oreinak ehizatzeko fletxak eta lantzak behar zituzten, fletxen eta lantzen puntak egiteko suharriak erabiltzen zituzten. Larrua edo animali baten tripekin, sokak egiten zituzten.
Euskal Herriko leku askotako gizakiak Urbasara joaten ziren, suharri bila. Urbasan suharri asko zegoen, eta orduan leku desberdinetako jendea hara joaten zen bere lanabesak egiteko harrien bila. Bi edo hiru kide joaten ziren taldeka suharriak bukatzen zitzaizkienean suharri bila, fletxaren puntak egiteko, eta lantzen puntak.
Juantxok esan zigun agian euskararen antzeko hizkuntza hitz egingo zutela, eztarria prest zeukatelako hitz egiteko, egiten zituzten lanengatik pentsatzen dugu komunikatzen zirela, baina jakin nahiko genuke nola komunikatzen ziren,.
Orain dela 4.000 urte arte, Euskal Herrian gure inguruan bizi ziren gizakiak ehiztariak ziren baina handik aurrera izugarrizko aldaketa gertatu zen, nekazaritza hasi zen. Nekazaritza landareak landatzea eta animaliak zaintzea da.
Garai horretako aztarna inportanteenetakoak trikuharriak dira. Trikuharriak hilobiak dira, hilobi horiek zulo bat zuten, hor hildakoa sartzen zuten. Hildakoa sartu eta gero harriz estaltzen zuten. Harri batzuk oso handiak dira eta beste batzuk borobilean jartzen zituzten.
Garai hartako gizakiek pertsona bat hiltzen zenean hilobietan gordetzen zituzten, beraiekin batera berak egindako gauzak gordetzen zituzten: labanak, lantzak, garia erreta, suharriak eta animali baten hanka bat haragiz beteta, uste zutelako beste bizitza bat edukiko zutela eta euren gauzak beharko zituztela. Belabietako gainean hamar trikuharri bilatu dituzte, triku harri horiek orain dela 4.000 urtekoak dira.
Euskal herriko zenbait trikuharritan lapiko zatitxoak, koilareak eta urrezko zatitxoak ere aurkitu dituzte.
Euskal Herrian burnia erabiltzen orain dela 2.500 urte hasi zen. Orain dela 2.000 urte gure inguruan zeuden herrixkak Asterix eta Obelixen herriak bezelakoak ziren. Herri askoren aztarnak daude: Astigarragako Santiagomendin, Andoaingo Buruntzan, Basagainen, Akutun, Aldabako Iruntxurren eta Murumendin eta Anoetako kanposantu gainean ere . Albiztur gainean orain dela 2.500 urteko garia erreta, esku errota bat, igitaia eta golde baten zati batzuk aurkitu dituzte. Arkeologoek nabaritu zuten Iruntxurreko mendi batean terraza antzeko batzuk zeudela, orduan hasi ziren begiratzen mendi hortatik, indusketa bat egiten hasi ziren eta harresi bat aurkitu zuten Asterix eta Obelixen garaikoa bezala.

2010-11-16

Juantxo eta adunatarren bisita

Kaixo Adunatarrak:Juantxo Agirre arkeologoaren bisitan gauza asko ikasi ditugu!
Ikasi al duzue zeozer Juantxok esandakoari buruz? Guk berak kontatutakoa idazten ari gara ez ahazteko.
Ez dugu aukerarik izan zuek blogean zintzilikatutako testua irakurtzeko, interneta ez delako ibili egun hauetan, baina lasai irakurriko dugu eta. Oso gustora gaude zuekin lanean ari garelako. Espero dugu zuek ere gustora egotea. Hurrengoan futbol partida egin eta guk irabaziko dizuegu!
Eta Juantxori eskerrak eman behar dizkiogu kontatutakoa oso interesgarria izan baita.
 




2010-11-11

LURRAREN AROAK


 Bigarren aroa edo mesozoikoa deitutakoa orain dela 245 eta 65 miloi urteen artean igarotakoa da eta hiru fase txikiagotan banatzen da: triasikoa, jurasikoa eta kretazoea. Aro honetan anfibioak eta narrastiak garatu ziren gehienbat, aro honi narrastien aroa deitzen zaiolarik. Dinosauroak ere garai honetan agertu ziren, meteorito batek lurrean talka egin ondoren eta honek sortutako eraginen ondorioz desagertu baziren ere.(Olaia eta Irati).



 Hirugarren aroa edo zenozoikoa orain dela 65 eta 2 miloi urte artean izan zen. 2 zati nagusi ditu: neogenoa eta paleogenoa. Neogenoa beste lau zati ezberdinetan zatitzen da eta palegonenoa beste hiru zati ezberdinetan. Garai honetan ugaztunak, hegaztiak eta arrain hezurdunen bilakera handia izan sen eta gainera hosto erorkorreko zuhaitzak eta gaur egungo mendilerro handiak agertu zien.(Ion Kepa).




 Laugarren aroa edo neozoikoa aldi geologikoetan azkena da. Glaziazio handi bat eta gure gaur egunaren artean kokatzen da, orain dela 2 miloi urtetik egundaino. Aldi hartan agertu zen gizakia lurrean , espezie handiak desagertu ziren eta hegaztiak eta ugaztunak izan ziren mundua bereganatu zuten ornodunak. Gaur egungo flora eta faunaren aroa da, ugaztun handien migrazioena. Periodo honetako fenomendo klimatologiko garrantzitsuena glaziazioak izan dira. (Aitor eta Imanol)

2010-11-05

LURRAREN AROAK

Kaixo lagunok! Guk historiaurrean lurraren aro edo fase desberdinak landu ditugu. Taldetxo ezberdinetan banatu gara eta aro bakoitzari buruzko aurkezpen bat prestatu dugu gure ikaskideei aurkezteko. Ondoren laburpen txiki bat egin dugu blogean jarri ahal izateko. Ea gustatzen zaizuen.

  Aztertu dugun lehen aroa Arkaikoa izan da.


              Aro hau orain dela 5000 eta 570 miloi urte bitarteko aroa da. Bertan lurra pixkanaka osatuz joan zen eta mendiak eta itsasoak eratuz joan ziren. Gainera eta urteen poderioz, mikrobio eta bakteria ezberdinak sortu ziren garai hontan, gero eboluzioaren eraginez beste animali batzuetan bilakatuko zirenak (Maddi ta Oier).





     Aro honen ondoren lehen aroa deitzen dena edo paleozoikoa agertu zen. Aro hau orain dela 542 miloi urte hasi zen eta orain dela 251 miloi urte bukatu zen. 5 zati desberdinetan banatzen zaigu:kanbriarra, ordoviziarra,siruliarra,devoniarra,karboniferoa eta perniarra. Gainera aro honetan gertakari asko gertatu ziren kontinenteak elkartu egin bai ziren pangea deitzen dioguna osatuz. Gainera era honen bukaeran glaziazio oso garrantzitsu bat gertatu zen.Ezin dugu ahaztu gainera naturaren eboluzioa aurrera ziola aroa honetan agertu bai ziren lehenengo artropodoak eta moluskoak. (Yeray eta Mikel)