Juantxo Agirre arkeologoa eta Aranzadiko idazkaria gure eskolara etorri zen eta Euskal Herriko historiaurrea eta gehien bat, Tolosaldeko historiaurreari buruz hitz egin zigun. Hemen idatzi dugu guk jasotakoa. Zerbait gehiago erantsi nahi baduzue, edo zerbait gaizki badago, lagundu dezakezue testua hobetzen.
Lezetxiki kobazuloan (Arrasaten), Jose Miguel Barandiaranen eskutik, indusketa garrantzitsuak egin zituzten. Lezetxiki kobazuloan, Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak aurkitu zituzten. Hil zenean 30 urte gutxi gora behera zituen emakume baten besahezurra aurkitu zuten, 150.000 urtekoak hain zuten. Hainbeste azterketa eginda, konprobatu zuten Homo Heidelbergensis espeziekoa zela . Neantherthala baino lehenago bizi izan zen espeziekoa.
Arrasaten bi kobazulotan gizakien hezurdurak, harrizko tresnak eta animalien hezurren aztarnak topatu dituzte han, gehienak leizeetako hartzaren, leizeetako lehoiaren hezurrak, eta beste kobazulo batean, errinozeronte eta lehoien hezurrak aurkitu dira ere. Horrek esan nahi du, garai haietan, gure herritan animali haiek bizi zirela.
Juantxo Agirre arkeologoak esplikatu zigun Tolosaldean dauden gizakien lehenengo aztarnak nolakoak diren, horiek adierazten bait digute lehenengo “tolosarrak” nola bizi ziren . Eroski parean lantegi bat bota zuten, eta etxeak egiteko asmoa zeukaten, baina Juantxok susmoak zeuzkan hor fosil batzuk egongo zirela, indusketa egin zuten eta aztarna oso interesgarriak aurkitu zituzten. Aztarna horiengatik jakin zuten gauza asko:
Orain dela 9.000 urte, hau da, Goi Paleolitoan, Eroski parean Oria ibaiaren ertzean egoten zirela ehiztariak. Leku hartara hartzak joaten ziren izokinak eta amuarrainak jatera eta orduan ehizatu egiten zituzten. Zaldiak eta elur oreinak ere ehizatzen zituzten. Udaran ehiztariak Donostira joaten ziren itsas txakurrak eta baleak ehizatzera. Zaldiak, hartzak, itsas zakurrak, baleak eta elur oreinak ehizatzeko fletxak eta lantzak behar zituzten, fletxen eta lantzen puntak egiteko suharriak erabiltzen zituzten. Larrua edo animali baten tripekin, sokak egiten zituzten.
Euskal Herriko leku askotako gizakiak Urbasara joaten ziren, suharri bila. Urbasan suharri asko zegoen, eta orduan leku desberdinetako jendea hara joaten zen bere lanabesak egiteko harrien bila. Bi edo hiru kide joaten ziren taldeka suharriak bukatzen zitzaizkienean suharri bila, fletxaren puntak egiteko, eta lantzen puntak.
Juantxok esan zigun agian euskararen antzeko hizkuntza hitz egingo zutela, eztarria prest zeukatelako hitz egiteko, egiten zituzten lanengatik pentsatzen dugu komunikatzen zirela, baina jakin nahiko genuke nola komunikatzen ziren,.
Orain dela 4.000 urte arte, Euskal Herrian gure inguruan bizi ziren gizakiak ehiztariak ziren baina handik aurrera izugarrizko aldaketa gertatu zen, nekazaritza hasi zen. Nekazaritza landareak landatzea eta animaliak zaintzea da.
Garai horretako aztarna inportanteenetakoak trikuharriak dira. Trikuharriak hilobiak dira, hilobi horiek zulo bat zuten, hor hildakoa sartzen zuten. Hildakoa sartu eta gero harriz estaltzen zuten. Harri batzuk oso handiak dira eta beste batzuk borobilean jartzen zituzten.
Garai hartako gizakiek pertsona bat hiltzen zenean hilobietan gordetzen zituzten, beraiekin batera berak egindako gauzak gordetzen zituzten: labanak, lantzak, garia erreta, suharriak eta animali baten hanka bat haragiz beteta, uste zutelako beste bizitza bat edukiko zutela eta euren gauzak beharko zituztela. Belabietako gainean hamar trikuharri bilatu dituzte, triku harri horiek orain dela 4.000 urtekoak dira.
Euskal herriko zenbait trikuharritan lapiko zatitxoak, koilareak eta urrezko zatitxoak ere aurkitu dituzte.
Euskal Herrian burnia erabiltzen orain dela 2.500 urte hasi zen. Orain dela 2.000 urte gure inguruan zeuden herrixkak Asterix eta Obelixen herriak bezelakoak ziren. Herri askoren aztarnak daude: Astigarragako Santiagomendin, Andoaingo Buruntzan, Basagainen, Akutun, Aldabako Iruntxurren eta Murumendin eta Anoetako kanposantu gainean ere . Albiztur gainean orain dela 2.500 urteko garia erreta, esku errota bat, igitaia eta golde baten zati batzuk aurkitu dituzte. Arkeologoek nabaritu zuten Iruntxurreko mendi batean terraza antzeko batzuk zeudela, orduan hasi ziren begiratzen mendi hortatik, indusketa bat egiten hasi ziren eta harresi bat aurkitu zuten Asterix eta Obelixen garaikoa bezala.
kaixo,berandu baino hemen nago,oso ondo pasa nuen lehengoan zuek ikasitako gauzak entzuten,oso interesgarria zen dena eta oso ondo azaldu zenuten,segi horrela,urrengoan berriro joango naiz,mila muxu
ResponderEliminar