2011-02-11

Berrobiko eta Adunako ikasleek 2011 otsailaren hiruan eta hamarrean, Erromatarrei buruzko lehiaketa izan dugu. Eskola bakoitzatik Skype programaren bidez komunikatu gara eta horrela galderak eta erantzunak zuzenean egin ditugu, pantailan beste eskolakoak ikusiz eta hitz eginez.
Erromatarren garaiari buruz buru belarri ibili garenez asko ikasi dugu denok. Berrobira ez ziren erromatarrak iritsi baina gertu ibili ziren.Oso dibertigarria izan da eta denok oso ondo pasa dugu.
Adunakoek irabazi dute baina guk aitzaki on bat dugu gure internetak oso mantxo zebiltzalako. Je,je,je,je.
Zorionak irabazleei, eta galtzaileei! !

1 comentario:

  1. Erromatarrei buruz ez al diguzue aurkezpenik egingo? Guri ondo etortzen zaigu gehiago ikasteko.

    ResponderEliminar