Vitoria- Gasteiz dagoen lekuan aurrena oso herri txikia zegoen. Etxeak aurrena egurrez eta pezoz egiten zituzten eta gero behean harria jartzen hasi ziren. XI. mendean harresia eraiki zuten herria inguratzeko, babesteko. Eliza harresiaren kontra egin zuten XII. Elizak bi gauzetarako balio zuen: defentsarako eta erlijiorako. Eliza txikia gelditu zitzaien eta XIII. mendean katredal gotikoa eraiki zuten: Santa Maria katedrala, gurutze formarekin. Sapaia egurrez egin zuten eta geroago egurrezko sapaia kendu zuten eta harrizkoa jarri zuten, horrek arazo bat ekarri zuen: sapaia gehiago pisatzen zuela eta zutabeak eta zimenduak ezin zutela pisua eutsi. Katedrala ez mugitzeko arkuak jarri zizkien kanpoan. Ez zen nahiko izan, eta barruan ere jarri behar izan zizkieten.
Katedrala gotikoa da , hau da, bere arkuak puntan bukatzen dira, altua da eta argiak garrantzi handia du. Horregatik bidrierak ditu, bidrierak kristal batzuk dira barrenetik margotuta, eguzkiak kristalei jotzen dienean argia barrenera sartzeko. Garai hartan jendea analfabetoa zen, horregatik katedralaren atarian bibliaren historiak kontatzen zituen eskulturak zeuden, jendeak ikas zezan.
Kaleetako izenak gremioetakoak ziren, Aihotz plazan lehenago aihotz batekin pertsonak akabatzen zituzten. Kale berria Barruan izeneko kale bat dago eta horrek nahi du esan harresiaren barruan zegoela, eta Kale Berria Kanpoan izenak harresiaren kanpoan zegoela esan nahi du. Mendi txikibat ere badago Judimendi izenekoa hor Judutarrak bizi ziren. Gazteizetik ere Santiago bidea pasatzen zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario