2011-06-20

Aitona-amonen garaia


Maria eta Martinen bisita
Gerra Zibilaren inguruan lana egin dugu. Eta horregatik 2011ko ekainaren 14ean Arbideko Martin Iturriza eta Soroneko Maria Etxeberria etorri ziren gure eskolara, LH 5 eta 6.mailakoen gelara. Martin Seskea baserrian Berrobin, eta Maria Izaskungo Ibarburu baserrian pasa zuten haurtzaroa. Martinek eta Mariak gerrako oroitzapenak kontatu zizkiguten eta gu oso gustora egon ginen beraien bizipenak entzuten, eta asko ikasi dugu.

Martinek kontatu zigun garai hartan 11:30 etan puntuan kotxe bat pasatzen zela egunero Berrobiko karreteratik eta orduan herritar guztiak kotxeari begira egoten zirela denak nola pasatzen zen begira.

Eta Etxabeko autobusa pasatzen zen, bete-beteta joaten zen autobus gainaldea eta dena. Pake garaian papelerako kamioia egunero pasatzen zen, bertako trastez beteta . Jendeak esaten zuen gerra hasi behar zela, beraz gerra hasi zenean, papelerako kamioia soldaduz beteta hasi zen pasatzen.

Gerra hasi zenean, Nafarroatik soldadu batzuk etorri ziren Berrobira eskopetakin, Martin jolasten zegoen Seskea baserriaren inguruan, han bizi bait zen, soldaduak agertu zirenean. Soldaduak Seskeatik pasa zirenean, Martinek eta bere familiak beldurra zuten ez zekitelako zer egingo zieten Soldaduek, baina egin zuten bakarra ur piska bat eskatzea izan zen. Berrobin janari pixka bat eta ura hartu zuten soldaduek eta joan egin ziren Ibarra aldera.

Martinek kontatu zigun Berrobitik mutil gazteak joan zirela soldadu gerrara, Martin eskolan zazpi urterekin hasi zen baina bere bi anaiak soldadu joan zirenez gerrara, berak hamabi urtekin eskola utzi behar izan zuen, etxean, hau da Seskean lan gehiegi zegoelako. Baita ere esan zigun Berrobitik gerrara joandako guztietatik bi hil zirela.

Gerra hasi baino lehenago Mariaren osaba Frankoren aldeko reuniotan ibiltzen zen. Gerra hasitakoan Mariaren osaba beldurtu zen beste bandokoak fitxatuta zutelako, beraien kontra egiteagatik, bera horregatik etxean gordeta egoten zen. Etxean denak beldurrez zeuden pentsatzen zutelako baserrian soldaduak sartuko zirela eta osaba aurkituko zutela.

Apaizak sermoi batean esan zien herrikoei denak batzeko eta elkar ondo babesteko.
Jendeak esaten zuen ateak eta lehio guztiak itxita mantentzeko soldaduak pasatzen zirenean. Mariaren etxe ondotik soldaduak pasatzen zirenean, pausoak etxe barrutik entzuten ziren, eta beldurra zuten bere etxera sartuko ote ziren.

Frankistak Nafarroatik Tolosaruntz etorri ziren eta aurrena Berrobitik pasa ziren, gero aurrera segitu zuten Ibarra iritsi arte. Tolosara sartu nahi zuten, baina Tolosan beste bandokoak zeuden eta ez zieten uzten sartzen. Hemezortzi egun egon ziren Tolosara sartu nahian. Berrobitik eta Izaskundik tiroak entzutzen ziren hemezortzi egun horietan. Tolosara sartu zirenean Izaskun eta Leaburun kanpaiak jo zituzten eta Maria gogoratzen da nola jotzen zituzten bi herritan kanpaiak.

Francoren tropak Tolosaldea lortu zutenean, abioiak hasi ziren egunero Andoain aldera bonbak botatzen. Martinek kontatu zigun bonben eztandak Berrobitik entzuten zirela.

Gerra bukatu zenean, dena txikituta zegoenez, janari gutxi zegoen herritan. Janari gutxi zegoenez, herrian janari guztia banatzen zen. Familia bakoitzari razionamendu kartila ematen zitzaion, eta kartila horretan jartzen zuen familiaren tamainaren arabera hainbat janari ematen zitzaiola. Banatutako janaria ez zen herrian zegoen guzti-guztia, Jauntxoek beti janari gehiago zutelako besteek baino, eta gainera, beraiek hartzen zituen janari goxoenak eta hoberena berarentzako.
Gose handia zegoen garai hartan. Ogia beharrean, arto irinarekin egindako bollo zistrin batzuk edo ogi beltza jaten zituzten.

Militarrek ez zieten uzten janaria eta bestelakoak gordetzen edo trukatzen, orduan estraperloa egiten zuten. Estraperloa zera zen: ezkutuan edo gauean inork jakin eta ikusi gabe janaria eta bestelakoak trukatzea edo erostea.
Gau batean, Martin eta bere aita joan ziren Gaztelura irinez betetako zaku bat hartzera inor konturatu gabe, estraperloan.

Martin Afrikara joan zen soldaduska egitera, gerra ondoren. Afrikako kaleetan jendea zegoen ogia saltzen, eta Martin asko harritu zen, bere herrian ez zegoelako ogirik, bakarrik artoz egindako boio txiki bat edo ogi beltza jaten zuten. Afrikatik bueltatzean ogi bat ekarri zuen handik etxerako opari .

2011-05-20

Erantzuteko ordua

Ikasturte hasieran galdera bat jarri genuen, orain arte erantzun ez duguna: Zertarako blog hau? Zertarako merezi du historia ikasteak? Zer erakusten digute gure aurretik etorritakoek? Zertarako blog bat erabili? Zertarako beste eskola batekin? Agian galdera hauei erantzuteko momentua hauxe izango da, gure lana burutu dugunean eta beste asmoen atzetik hasi garenean. Zertarko blog hau?

2011-03-22

GASTEIZKO ARGAZKIAK

Kaixo Berrobitarrok!
Ze ondo pasa genuen Gasteizen! Zuekin egiten ai gean lanak eta harremanak bukatzea pena ematen digu!!! Hemen bidaltzen ditugu guk egindako argazkiak ikusteko ze guapo ta guapa agertzen zeaten!

2011-03-18

Vitoria-Gasteiz txangoa

Martxoaren hamaikan Vitoria- Gazteizera joan ginen Erdi Aroko hiria ezagutzera. Santa Maria katedrala eta alde zaharra bisitatu genituen. Hemen azalduko dugu ikasitakoa:

Vitoria- Gasteiz dagoen lekuan aurrena oso herri txikia zegoen. Etxeak aurrena egurrez eta pezoz egiten zituzten eta gero behean harria jartzen hasi ziren. XI. mendean harresia eraiki zuten herria inguratzeko, babesteko. Eliza harresiaren kontra egin zuten XII. Elizak bi gauzetarako balio zuen: defentsarako eta erlijiorako. Eliza txikia gelditu zitzaien eta XIII. mendean katredal gotikoa eraiki zuten: Santa Maria katedrala, gurutze formarekin. Sapaia egurrez egin zuten eta geroago egurrezko sapaia kendu zuten eta harrizkoa jarri zuten, horrek arazo bat ekarri zuen: sapaia gehiago pisatzen zuela eta zutabeak eta zimenduak ezin zutela pisua eutsi. Katedrala ez mugitzeko arkuak jarri zizkien kanpoan. Ez zen nahiko izan, eta barruan ere jarri behar izan zizkieten.
Katedrala gotikoa da , hau da, bere arkuak puntan bukatzen dira, altua da eta argiak garrantzi handia du. Horregatik bidrierak ditu, bidrierak kristal batzuk dira barrenetik margotuta, eguzkiak kristalei jotzen dienean argia barrenera sartzeko.
Garai hartan jendea analfabetoa zen, horregatik katedralaren atarian bibliaren historiak kontatzen zituen eskulturak zeuden, jendeak ikas zezan.

Kaleetako izenak gremioetakoak ziren, Aihotz plazan lehenago aihotz batekin pertsonak akabatzen zituzten. Kale berria Barruan izeneko kale bat dago eta horrek nahi du esan harresiaren barruan zegoela, eta Kale Berria Kanpoan izenak harresiaren kanpoan zegoela esan nahi du. Mendi txikibat ere badago Judimendi izenekoa hor Judutarrak bizi ziren. Gazteizetik ere Santiago bidea pasatzen zen.

2011-02-18

ERROMATAR LEHIAKETA ETA HURRENGO PLANA



Kaixo Berrobitarrok! Guk ere oso ondo pasa genuen lehiaketarekin eta azkenean garrantzitsuena, asko ikasi dugu erromatarrei buruz! Oso ondo ari gara zuekin lanean eta berriro ere zuek ikusteko gogoa daukagu! Hemen bidaltzen dizuegu lehiaketako bideoa zuek ikus dezazuen!





Eta gainera hurrengo irteera prestatzen ari gara Erdi Aroarekin lotuta. Martxoaren 11an Ostirala Gasteizera joateko asmoa daukagu. Autobusa(hartuta dago) 9 etan Adunara etorriko da, hortik Berrobira 9ak ta laurdenetan eta hortik zuzenean Gasteizera, 11:30etan talde bat sartuko da Katedraleko bisita(hartuta dago jada) egitera eta 11:45 etan beste taldea. ordubete iraungo du bisitak eta gero alde zaharra ezagutzera joan gaitezke... Bazkaldu eta ondo pasa ondoren 14:30ak aldera autobusa bueltan hartu eta etxera!! Ze iruitze zaizue?

2011-02-11

Berrobiko eta Adunako ikasleek 2011 otsailaren hiruan eta hamarrean, Erromatarrei buruzko lehiaketa izan dugu. Eskola bakoitzatik Skype programaren bidez komunikatu gara eta horrela galderak eta erantzunak zuzenean egin ditugu, pantailan beste eskolakoak ikusiz eta hitz eginez.
Erromatarren garaiari buruz buru belarri ibili garenez asko ikasi dugu denok. Berrobira ez ziren erromatarrak iritsi baina gertu ibili ziren.Oso dibertigarria izan da eta denok oso ondo pasa dugu.
Adunakoek irabazi dute baina guk aitzaki on bat dugu gure internetak oso mantxo zebiltzalako. Je,je,je,je.
Zorionak irabazleei, eta galtzaileei! !

2011-01-27

Oiasso

Adunatarrak: Hemen doa prestatu dugun testua. Zerbait aldatu, erantsi, argazkiten bat jarri edo osatu nahi baduzue, libre zarete nahi duzuena egiteko, testu hau ahal dugun txukunen egon dedin.

Irunen erromatarren hiri bat agertu da. Hiri horren izena Oiasso zen eta horregatik Irunen museo bat dago. Oiasso Mare Externum izeneko itsasoaren portu inportantea zen, behin K.a I mendean Tarrakorako galtzada eraiki zenean, meak garraiatzeko eta salerosketan aritzeko. Gu erromatarren museoa ikustera joan ginen Irunera. Irunen orain dela urte batzuk aztarnak aurkitu zituzten eta orduan jakin zuten erromatarren hiria zegoela. Han ikusi genituen gauza guztiak hemen idatzi ditugu pausoz-pauso. Ikusi eta ikasi!

Estrabon, geografo erromatarrak Oiasso izeneko hiri bat zegoela idatzi zuen. Garai hartako Euskal herriko biztanleak Baskoiak eta Barduliarrak ziren, baino erromatarrak “Mendiko biztanleak” deitzen zieten. Estrabonek idatzi zuen mendiko biztanle horiek ile luzea zutela, ezkurrak jaten zituztela, eta ez zutela beste jendeekin harreman handirik. Baina Estrabonek idatzitako guztia egia ez dela dakite, erromatarren aurretik zeuden herritan, Euskal Herritik kanpoko harremanen emaitzak aurkitu direlako, adibidez: garai hartako burnizko igitaia eta lepoko bateko bidriozko perla urdin bat Albiztur ondoko Intxurren aurkitu dira, urrezko piezak Eskoriatzan, jostorratza bat eta pisu bat ere aurkitu dira; Horrek esan nahi du garai hartan merkataritza ere bazegoela. Euskal Herrian urrea eta bidrioa ez zegoenez, horrek esan nahi du kanpoko jendearekin harremana zutela eta kanpotik ekartzen zutela bai urrea eta bai bidrioa.


Portua: Oiassotik gertu, oraingo Oiartzunen Arditurri meategiak zeuden. Erromatarrek meategi horiek ustiatu zituzten, eta hango beruna eta gehienbat zilarra hartzen zuten. Erromara eramateko Oiasson portua egin zuten, eta horrekin batera Oiasso hiria.
Oiasson portua zen inportanteena, portuarekin Inglaterrarekin lotuta zeuden, eta lurrez Tarragonarekin. Mediterrano itsasoari Mare Nostrum eta Atlantikoari Mare Externum deitzen zien.
Oiasson aurkitu dira portuko biltegiak. Horien barruan portutik ekartzen zituzten edo eraman behar zituzten gauzak biltzen ziren. Modu desberdinak zeuzkaten merkantziak gordetzeko. Zenbait ontzi klase aurkitu dira, adibidez: Anforak, estuak eta punta finez bukatzen ziren ontzi mota bat zen, eta finak egin zituzten bata bestearen gainean jartzeko. Bertan, olioa, ardoa... garraiatzen eta gordetzen ziren. Doliak ziren beste ontzi klase bat: buztinez egindako ontzi handi batzuk ziren, eta janaria kontserbatzeko eta biltegietan gordetzeko balio zuten. Bertan kanpotik ekarritako azeitunak, melokotoiak... eta hemengo zerealak, gordetzen ziren. Doliak biltegian egoten zirenean, erdiraino lurperatuta zeuden fruituak freskoak egoteko, lurrak tenperatura ona zuelako.
Azeitunen eta melokotoien hezurrak aurkitu dira eta horri esker dakigu horrelako fruituak beste tokietatik ekartzen zituztela, horrelako fruituak hemen ez zeudelako, eta fruitu horiek barkuetan ekartzen zituzten.
Portuan horizontalean jarritako egur batzuk zeuden barkuak atrakatzeko eta barkuak konpontzeko. Barkuetan pertsonak etortzen ziren meategietan lan egitera.
Portuan Portorium deitzen zen ofizina antzeko bat zegoen. Han portuaren aduana zegoen. Barku guztietako merkantziak guztiak kontrolatzen zituzten. Merkantzi kopuruaren arabera diru kopuru bat ordaindu behar zuten. Gero ordaindutako merkantziari zigilu antzeko bat jartzen zieten, jakiteko ordainduta zegoela.
Garai hartan arrantzaleak egoten ziren. Emakumeek sareak egiten zituzten arrantzaleak arrainak harrapatzeko.

Herria: Erromatarrek bere herri guztiak berdin egiten zituzten, eta Oiasso ere modu berean egin zuten:
Bi kale nagusi egiten zituzten, bat Mendebaldetik Ekialdera eta bestea Hegoaldetik Iparraldera. Bi kaleak elkartzen ziren lekuan termak eta foroak egoten ziren.
Termak bainu publikoak ziren. Erromatarrak ohitura zeukaten termetara joateko eta han, hitz egin, denbora pasa, bainatu... egiten zuten. Gizonezkoak ordu batzuk zituzten termetara joateko eta gero emakumezkoen txanda zen. Termen barruan hiru piszina zeuden: Frigidarium (ur hotzarena), Kaldarium (ur beroarena) eta Tepidarium (ur epelarena). Bertan saunak eta aldagelak ere bazeuden. Erromatarren herritan komun publikoak egoten ziren. Oiasso museo ondoan Oiassoko termak agertu dira.
Foroa herri erditan egoten zen plaza nagusi eta publikoa zen. Bertan erosketak egiten ziren, emakumeak ilea apaintzen zuten, herrian gertatutako azken berriak jakiten zituzten, hitzaldi politikoak ere bertan egiten ziren eta azkenik herriko edozein zeremonia ere han ospatzen zen, ondoan tenplua egoten zelako.
Oiasson egin dituzten indusketen artean erromatarren gauza asko aurkitu dituzte eta horietako asko Oiasso museoan daude. Guk hauek ikusi ditugu:
Txanponak edozer gauza erosteko, bidrioa eta perfumeen anfora txikiak, zilarrezko pultserak, brotxeak, peinetak, apaingarriak, hilea lotzeko orratzak, zilarrezko besokoak, eraztunak, egurrezko orraziak, zorriak kentzeko orraziak, sandaliak, botoiak, langileen iltzeak, pikua, txintxetak gauzak zintzilik jartzeko, forma eta tamaina desberdineko zeramikako ontziak, gaua argitzeko kriseiluak, armarioen heldulekuak, jolasteko tortolosak eta hezurrezko dadoak... Itsasoan brontzezko lau jainko erromatar aurkitu dituzte: Isis ilargiaren jainkosa, Minerba jakituriaren jainkosa, Marte gerrarena jainkoa eta Elios eguzkiaren jainkoa.

Nekropolia: Oiassoko aztarna garrantzitsua Ama Xantalen baselizan aurkitutako erromatarren nekropolia da. Nekrok hildakoa esan nahi du eta polik herria, beraz nekropolia hilerria da, hildakoen herria. 1981an indusketak egiten hasi ziren eta gauza harrigarriak aurkitu zituzten: Errautsez eta objetu pertsonalez beteriko 106 hilkutxa aurkitu zituzten. Gizonen hilkutxen barruan errautsekin batera hiltzeak eta lantzak aurkitu dira eta emakumeen hilkutxen barruan errautsekin batera belarritakoak eta ileko horratzak aurkitu dira. Bazegoen mausoleo baten barruan bidriozko ontzi handi bat eta horren barruan bidriozko perfume ontzi txiki batzuk, horregatik pentsatzen da pertsona garrantzisua izango zela mausoleo horretan lurperatuta zegoena. Mausoleoa garratzitsua den pertsona baten hilobia da.
Erromatarrek hilerriaren gainean tenplu bat eraiki zuten eta tenplu horren gainean X mendean eliza bat eraiki zuten, eta bere gainean orain dagoen Ama Xantalen eliza.