2010-10-25

Gizakiaren garapena

Zientzialariek uste dute Europara Afrikatik orain dela bi milioi urte etorri zirela lehenengo hominidoak. Aztarna zaharrenak Errusian aurkitu dituzte, eta hurrengoak Burgosen dagoen Atapuerca aztarnategian.
Milioi bat urte baino gehiago duen masail hezur bat hortz eta guzti aurkitu da Atapuerca.
Milioi bat urteko masail hezurra
Baita ere 800.000 urte dituzten gutxienez sei hominido desberdinen fosilak eta garai horretako lanabesak aurkitu dira. Bere ezaugarri bereziengatik uste dute beste espezie bat direla. Espezieari Homo Antecessor izena jarri diote. Hango fosiletan ezaugarri berezi bat bilatu da: Kanibalismoaren aztarnak. Horrek esan nahi du, gizaki horiei beste Homo Antecessor batzuek jan egin zituztela, hezurretan harriekin moztutako aztarnak aurkitu bait dira.
Atapuercan Hezurren Leizea deritzon beste aztarnategi garrantzitsu bat dago. Hezurren Leizean 300.000 urteko fosilak aurkitu ziren. Han 32 gizakien, hartzen 200 fosil eta beste animalien aztarnak aurkitu dira nahastuta. Aztarnategi arraroa da, baino ez zen bizilekua. Noizean behin animaliak gehienetan hartzak, leizera erortzen ziren. Gizakiaren hezurdura osoak aurkitu ziren han, baina ez da aurkitu harrizko tresnaren aztarnarik. Ikertzaileek duten teoriarik onena hildakoak zulo horretara botatzen zituztela da.
Atapuercako  indusketa
Benjamina
Atapuercan orain dela 530.000 urteko neskato baten burezur bat aurkitu dute. Benjamina izena jarri diote zientzialariek. Neskato horren burezurra deformatuta zegoen, horregatik dakite adimen urritasuna zuela, oso gaixo zegoela. Hamar urte bizi izan zen bere taldeak eta familiakoek zaintzen zutelako, horrek esan nahi du garai hartako hominidoak ez zirela horren animaliak.
Elvis
Atapuercan aldaka baten fosila ia osoa aurkitu zen 1992an eta aldaka hori zuen izakiari Elvis izena jarri zioten. Aldaka horrek 300.000 urte ditu. Elvis, Homo Heilderbergensis espeziekoa da. Elvisek ehun kilo inguru pisatzen zuen eta 1,70 eta 1,74 zentimetro inguru neurtzen zuen. Paleontologoek uste dute ehiztaria eta haragijalea zela, horrelako gorputz handia elikatzeko landareek ez zirelako nahiko izango. Elvisen aldaka okerra zen eta aldaka aztertu ondoren jakin dute errenka ibiltzen zela. Elvisen taldeak ehiztariak zirenez, alde batetik bestera ibiltzen bizi ziren. Elvis errenkan ibiltzen zenez ezin zuen bere taldekideen abiaduran joan eta Elvis atzean gelditzen zenean bere taldekideek itxaron egiten zien.

Elvisen erretratoa

2010-10-22

HALLEY KOMETA

Kaixo berrobitarrok! Ze moduz?

        Asko gustatu zaigu zuen lantxoa. Guk meteoro, meteorito eta kometei buruzko DVD bat ikusi dugu. Bertan Halley kometari buruz hitzegin dugu. Kometa hau lehen aldiz Txinan k.a. 239.urtean agertu omen zen baino historian zehar beti pentsatu izan da agertzen ziren kometak beti ezberdinak zirela. Horrela, XVIII. mendean Edmund Halley astrolari britainiarrak ikusi zuen 76 urtetik behin lurretik ikusi  zitekeen kometa berbera zela. Bere omenez kometa horri Halley kometa izena jarri zioten.

    Eta hori horrela dela , guk hemendik galdera bat bota nahi dizuegu, ba al dakizue zein urtetan ikusi al izango dugun kometa hau berriro lurretik?

2010-10-14

Gizakiaren hasiera

Tximutik oraingo gizaki arte egin den ibilbide luze eta izugarria ikasten ari gara.
Saiatzen ari gara ulertzen zientzialariek nola egiten duten lan. Horretarako youtubeko National  Geograficek egindako “El origen del hombre “ bideoa ikusi, eta aztertzen ari gara.

Orain dela lau milioi urte Afrikan baziren lehenengo izakiak  tximuak ez zirenak, baina gizakiak ezta ere, bi horien arteko zerbait ziren eta horiei Australopitecus Afarensis deitu zitzaien. Hori aztarnak, eta fosilak aurkitu dituztelako dakigu.
Australopitecus Afarensisak orain dela lau milioi urte hasi ziren bi hanketan ibiltzen. Euren oinatz batzuk aurkitu, eta aztertu ondoren ikusi zuten Australopitekusak binaka, edo taldeka ibiltzen zirela.

1974ean  Australopitekus Afarensis baten fosilizatutako hezurduraren %40a  aurkitu zuten, eta Lucy izena jarri zioten. Lucyk 3,2 milioi urteko antzinatasuna du eta berari buruz gauza asko dakizkigu: Lucyren aldaka ikusita jakin zuten emakumea zela eta umeak izan zituela. Lucyk hogei urte inguru zituen hil zenean, metro ta erdi baino gutxiago neurtzen zuen,ezin zuen hitz egin, eztarriko hezurrak ez zituelako hitz egiteko modukoak, eta entzumena eta ikusmena gure antzekoak zituen. Australopitecusek ez zituzten tresnak egiten garuna txikia zutelako, eta garun txikiarekin ezin da  hainbeste pentsatu. Euren eskuak ez zeuden prestatuta tresnak egiteko. 

Lehenago zintzialariek pentsatzen zuten gizakia izateko, burmuina handitzea zela ezaugarririk garrantzitsuena, baina hori horrela ez zen: Autralopitecusak burmuina oso txikia zuten, baina beste inongo animaliarik ez bezala, bi oinetan ibiltzen ziren, eta eskuak libratzen zituzten janaria hobeagoa hartzeko.





Lucyren erretratua