Tximutik oraingo gizaki arte egin den ibilbide luze eta izugarria ikasten ari gara.
Saiatzen ari gara ulertzen zientzialariek nola egiten duten lan. Horretarako youtubeko National Geograficek egindako “El origen del hombre “ bideoa ikusi, eta aztertzen ari gara.
Orain dela lau milioi urte Afrikan baziren lehenengo izakiak tximuak ez zirenak, baina gizakiak ezta ere, bi horien arteko zerbait ziren eta horiei Australopitecus Afarensis deitu zitzaien. Hori aztarnak, eta fosilak aurkitu dituztelako dakigu.
Australopitecus Afarensisak orain dela lau milioi urte hasi ziren bi hanketan ibiltzen. Euren oinatz batzuk aurkitu, eta aztertu ondoren ikusi zuten Australopitekusak binaka, edo taldeka ibiltzen zirela.
1974ean Australopitekus Afarensis baten fosilizatutako hezurduraren %40a aurkitu zuten, eta Lucy izena jarri zioten. Lucyk 3,2 milioi urteko antzinatasuna du eta berari buruz gauza asko dakizkigu: Lucyren aldaka ikusita jakin zuten emakumea zela eta umeak izan zituela. Lucyk hogei urte inguru zituen hil zenean, metro ta erdi baino gutxiago neurtzen zuen,ezin zuen hitz egin, eztarriko hezurrak ez zituelako hitz egiteko modukoak, eta entzumena eta ikusmena gure antzekoak zituen. Australopitecusek ez zituzten tresnak egiten garuna txikia zutelako, eta garun txikiarekin ezin da hainbeste pentsatu. Euren eskuak ez zeuden prestatuta tresnak egiteko.
Lehenago zintzialariek pentsatzen zuten gizakia izateko, burmuina handitzea zela ezaugarririk garrantzitsuena, baina hori horrela ez zen: Autralopitecusak burmuina oso txikia zuten, baina beste inongo animaliarik ez bezala, bi oinetan ibiltzen ziren, eta eskuak libratzen zituzten janaria hobeagoa hartzeko.
Lucyren erretratua
kaixo,beste urte bat hasi gara eta dagoeneko kriston lan polita egin duzue,segi horrela
ResponderEliminarOso interesgarria da gizakiaren historia. Zuek segi ikasten eta guri kontatzen.
ResponderEliminar