2010-10-25

Gizakiaren garapena

Zientzialariek uste dute Europara Afrikatik orain dela bi milioi urte etorri zirela lehenengo hominidoak. Aztarna zaharrenak Errusian aurkitu dituzte, eta hurrengoak Burgosen dagoen Atapuerca aztarnategian.
Milioi bat urte baino gehiago duen masail hezur bat hortz eta guzti aurkitu da Atapuerca.
Milioi bat urteko masail hezurra
Baita ere 800.000 urte dituzten gutxienez sei hominido desberdinen fosilak eta garai horretako lanabesak aurkitu dira. Bere ezaugarri bereziengatik uste dute beste espezie bat direla. Espezieari Homo Antecessor izena jarri diote. Hango fosiletan ezaugarri berezi bat bilatu da: Kanibalismoaren aztarnak. Horrek esan nahi du, gizaki horiei beste Homo Antecessor batzuek jan egin zituztela, hezurretan harriekin moztutako aztarnak aurkitu bait dira.
Atapuercan Hezurren Leizea deritzon beste aztarnategi garrantzitsu bat dago. Hezurren Leizean 300.000 urteko fosilak aurkitu ziren. Han 32 gizakien, hartzen 200 fosil eta beste animalien aztarnak aurkitu dira nahastuta. Aztarnategi arraroa da, baino ez zen bizilekua. Noizean behin animaliak gehienetan hartzak, leizera erortzen ziren. Gizakiaren hezurdura osoak aurkitu ziren han, baina ez da aurkitu harrizko tresnaren aztarnarik. Ikertzaileek duten teoriarik onena hildakoak zulo horretara botatzen zituztela da.
Atapuercako  indusketa
Benjamina
Atapuercan orain dela 530.000 urteko neskato baten burezur bat aurkitu dute. Benjamina izena jarri diote zientzialariek. Neskato horren burezurra deformatuta zegoen, horregatik dakite adimen urritasuna zuela, oso gaixo zegoela. Hamar urte bizi izan zen bere taldeak eta familiakoek zaintzen zutelako, horrek esan nahi du garai hartako hominidoak ez zirela horren animaliak.
Elvis
Atapuercan aldaka baten fosila ia osoa aurkitu zen 1992an eta aldaka hori zuen izakiari Elvis izena jarri zioten. Aldaka horrek 300.000 urte ditu. Elvis, Homo Heilderbergensis espeziekoa da. Elvisek ehun kilo inguru pisatzen zuen eta 1,70 eta 1,74 zentimetro inguru neurtzen zuen. Paleontologoek uste dute ehiztaria eta haragijalea zela, horrelako gorputz handia elikatzeko landareek ez zirelako nahiko izango. Elvisen aldaka okerra zen eta aldaka aztertu ondoren jakin dute errenka ibiltzen zela. Elvisen taldeak ehiztariak zirenez, alde batetik bestera ibiltzen bizi ziren. Elvis errenkan ibiltzen zenez ezin zuen bere taldekideen abiaduran joan eta Elvis atzean gelditzen zenean bere taldekideek itxaron egiten zien.

Elvisen erretratoa

3 comentarios:

  1. Oso testu interesgarria eta polita gaurkoa ere. Aizue, eta ba al dakizue nola komunikatzen ziren beraien artean? Keinuen bidez ...? edo hotsen bidez...?
    Zuen erantzunaren zai...

    ResponderEliminar
  2. Eztarrria eta belarria gure antzekoak zituztenez, hitz egiteko ahalmena zuten, baina garuna txikiegia zutenez, uste dute ez zutela hitz egingo. Gure hipotesia da hotsen bidez komunikatzen zirela.
    Iosu eta Beñat

    ResponderEliminar
  3. Eskerrikasko zuen erantzun azkar eta zentzudunagatik. Segi horrela!

    ResponderEliminar