2010-10-22

HALLEY KOMETA

Kaixo berrobitarrok! Ze moduz?

        Asko gustatu zaigu zuen lantxoa. Guk meteoro, meteorito eta kometei buruzko DVD bat ikusi dugu. Bertan Halley kometari buruz hitzegin dugu. Kometa hau lehen aldiz Txinan k.a. 239.urtean agertu omen zen baino historian zehar beti pentsatu izan da agertzen ziren kometak beti ezberdinak zirela. Horrela, XVIII. mendean Edmund Halley astrolari britainiarrak ikusi zuen 76 urtetik behin lurretik ikusi  zitekeen kometa berbera zela. Bere omenez kometa horri Halley kometa izena jarri zioten.

    Eta hori horrela dela , guk hemendik galdera bat bota nahi dizuegu, ba al dakizue zein urtetan ikusi al izango dugun kometa hau berriro lurretik?

1 comentario:

  1. Berrobitarrak25/10/10 00:41

    Interneten oso azkarrak garenez, segundu batean bilatu dugu erantzuna,2061ean izango da berriro ere, guri amontzat hartuko gaituzte. Laister elkar ikusiko dugu, Berrobin.

    ResponderEliminar